Sortzaileen beharrizan eta joera berriei erantzuteko, Durangoko Azokak auto-ekoizpenerako espazio berezia egokituko du lehenengoz. Azokan parte hartzen duten argitaletxe, diskoetxe, banatzaile, erakunde eta elkarteek bezala, webgunean erregistratu eta egin ahal izango dute eskaria.

Aparteko epea, irailaren 15etik urriaren 15era

Auto-ekoizpenerako espazio berezia alokatu ahal izango dute euren katalogoan auto-ekoiztutako produktu bi edo gutxiago dauzkaten sortzaileek edo elkarteek. Eskakizun honek ez ditu baztertzen euren sorkuntza lanaren parte bat enpresekin argitaratuta duten sortzaileak.

Produktuak, baina, Durangoko Azokaren araudian jasota dauden eskakizunetara egokitu behar dira eta ekoizleak araudia bere osotasunean onartu behar du. Auto-ekoizleek beste partaideen eskubide eta betebeharrak izango dituzte.

Auto-ekoizpenetarako espazio berezia partekatua izango da 5-10 ekoizleren artean. Espazioaren kudeaketa ere onartutakoen artean burutu beharko dute. Espazio berezian parte hartu gura duen ekoizle bakoitzak 277,83 euro (BEZ barne) ordainduko ditu.

Izena emateko pausuak

Interesa duten ekoizle zein elkarteak webgunean erregistratu behar dira lehenengo. Erregistroa burutu eta gero (erabiltzaile izena eta pasahitza baliotu eta eskatzailearen datuak bete), lehen pausuan "produktua" aukeratu behar izango du.

Produktuen artean auto-ekoizpenerako egokituko den lotura markatu beharko du. Aukera hori, irailaren 15ean aktibatuko da eta urriaren 15ean gorde. Edozein zalantzatarako, hala ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora mezua bidali.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT