Gatibu taldearen kontzerturako sarera gabe geratu zarela? Sarrera bi lortzeko aukera daukazu #Dazokat instagram lehiaketan parte hartuz gero, eta baita sari gehiago ere, Durangoko Azokaren egunetan ateratako argazki onenen artean banatuko direnak.

instagramKultur zaleen Durangoko Azoka ezagutu nahi dugulako, #Dazokat. Bizipen pertsonalak: standetako pasilloetan, guneetako agertoki atzean, alde zaharreko kaleen artean, bueltako autobusa poltsaz beterik hartzerakoan... Milaka protagonistaren begiradek osatzen dutelako Durangoko Azoka. 

Sarrera bikoitzak

Abenduaren 5etik 8ra, egunero aukeratuko dugu #Dazokat argazki irabazle bat, 17:00etan.

  • Abenduaren 5ean: Hesian eta Vendetta
    ikusteko sarrera bikoitza.
  • Abenduaren 6an: 'Hegoak erein'
    ikuskizunerako sarrera bikoitza.
  • Abenduaren 7an: Gatibu
    ikusteko sarrera bikoitza.
  • Abenduaren 8an: 'Txapeldun' 
    antzezlanaren estreinaldia ikusteko
    sarrera bikoitza.

Sari nagusia: Europara bidaia

Durangoko Azoka amaitu ostean, #Dazokat argazkirik onena zein den erabakiko du epaimahaiak, abenduaren 12a baino lehen, eta hau da irabaziko duen saria:

  • Bi gaurako ihesaldia Europako hiri batera bi pertsonarentzat, Eroski Bidaiak-en eskutik.
    Oharra: irabazleek Air Europak operatzen duen destinuen artean aukeratu ahal izango dute Europako hiria. Sariaren barne daude hegazkin bidai-txartel bi, joan eta etorri, Madrildik abiatuta, 2015eko martxoaren 31ra arte gozatu daitekeena, behe-denboraldian eta erabilgarritasunaren arabera, eta hotel gau bi eta gosari bi, erabilgarritasunaren arabera.   

Nola parte hartu

  • durangoko_azoka profilaren jarraitzaile egin instagram sare sozialean.
  • Nahi dituzun argazki guztiak atera eta igo Instagram kontu publikora (gogoratu publikoa izan behar duela).
  • #Dazokat traola erabili.
  • Ezingo dira adin-txikikoak ezagutzeko moduan atera argazkietan.
  • Epaimahaia Txelu Angoitia Gerediagako argazkilariak eta Durangoko Azokaren komunikazio lan-taldeak osatuko dute.
  • Jasotako argazkiekin galeria bat osatuko dugu durangokoazoka.com webgunean.

Lehiaketaren oinarriak:

  • Lehiaketan 18 urtetik gorako pertsonak parte hartu ahal izango dute.
  • Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
  • Durangoko Azokak elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera izango du.
  • Durangoko Azokak eskubidea du lehiaketa parte hartuko duten argazki erabili ahal izateko.
  • Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betez (15/199), datu zein irudiak, Gerediaga Elkartearen fitxategi batera erantsiak izango dira, elkartearen ekintza administratiboari atxikitu eta lehiaketaren oinarriak betetzeko. Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu diren datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia batekin batera, Gerediaga Elkartera: Larrasoloeta 3, 48200 Durango (Bizkaia).
  • Erabiltzaileak lehiaketan parte hartzeak arau guztiak onartzea dakar.
PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT