Durangoko Azokara etorriko diren milaka eta milaka herritarren artetik, gehienontzat ez da lehenengo aldia izango aurtengoa, baina, agian, gomendio hauetako batzuk ez zenituen ezagutzen... 

Azoka aholkuak1 - Aterkia, botak eta kipula-janzkera, arropa geruzak erraz kendu eta atzera soinean janzteko, kalean hotz eta guneetan bero egingo duelako.

2 - Agenda 2015erako. Best seller zerrendatan inoiz agertzen ez den baina gehien saltzen den liburuxka, dudarik gabe.

3 - Oparitarako edo zeure buruari dedikatzeko lortu nahiko zenukeen autografoa. Hemen daukazu sinatzen egongo diren sortzaileen zerrenda.

4 - Centro Palentinoko pintxoak eta ardoa, poeta izan nahi dutenentzat. Handik pasatzen diren askok gero libururen bat publikatzen dute, beraz badu zerbait garitoak.

5 - Ahal dela, garraio publikoa. Badaude aparkalekuak Durangon, baina askoz erosoagoa, ekologikoagoa eta azokazaleagoa da garraio publikoa erabiltzea.

6 - Mobileko argazki kamaran instagram sare soziala prest edukitzea, #Dazokat lehiaketan parte hartzeko. Atera argazkiak eta selfieak eta filtro bereziak!

7 - Sormenaz gozatzeko irrika. Bestela, ez etorri.

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT