Abenduaren 4tik 8ra burutuko den 50. Durangoko Azokan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde eta banatzaileek zein auto-ekoizleek irailaren 30era arteko epea izango dute izena emateko. Horretarako, aurreko urteetan egin bezala, sareko izen-ematea irailaren 1etik egokituta egongo da www.durangokoazoka.eus webgunean.

Iaz lehenengoz erakusmahai erdia kontratatzeko aukera izan zuten partaideek, eta aurten ere aukera berdina izango dute azokaren araudian jasotako irizpideen arabera. Auto-ekoizpenen gunea ere bigarren urtez egokituko da partekatutako erakustoki modura. Gainontzeko partaideen antzera, izena ematea irailean izango da.

Durangaldeko argitalpenak
Gerediaga Elkarteak eskualdeko sortzaile, elkarte eta erakundeei inolako kostu barik Durangoko Azokan euren produktuak erakusgai eta salgai jartzeko aukera ematen die. Azokaren araudi nagusia betetzeaz gain, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izan behar du eskatzaileak. Produktu guztiak "Durangaldeko argitalpenak" bezala erakutsiko dira. Izena-emateko Gerediaga Elkartera jo behar da.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT