- Aurtengo kartelaren egilea Txakur Gorria sormen kolektiboa da. Kartela Landakoko planoan oinarrituta dago eta bertako mugimenduak irudikatzen ditu: sarrerak, irteerak, geldialdiak, orrialdeak pasatzeko keinuak, besarkadak...

- 53. edizioko leloa "DA! asko dira!" izango da. Euskal kultura oparoa eta aberatsa da, eta aniztasun horren isla da Azoka.

Abenduaren 5ean ospatuko den Ikasle Egunerako Euskal Herriko ikastetxe eta hezkuntza-zentroetako ikasleei zuzendutako diziplina anitzetako tailerrak antolatu dira.
Tailerretan izena emateko epea urriaren 1etik 15era egongo da zabalik.

  • Sortzaileek Azokako guneetan parte hartzeko aukera izango dute beste urte batez. Proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte urriaren 1etik 15era.
  • Azken urteetan bezala, zortzi gune ezberdin izango dira eta, besteak beste, aurkezpenak, mahai-inguruak, hitzaldiak, emanaldiak eta tailerrak izango dira bost egunetan.