Abenduaren 5etik 9ra arte haur eta familientzako hamaika proposamen egongo dira Saguganbaran: aurkezpenak, ikuskizunak, tailerrak... Bost egunez, familiek egitarau potoloa izango dute txiki eta handien plazan.

Azken egunean, berbarako, ez da aspertzeko astirik egongo. Goizeko 11:00etatik hasita, ipuin kontalarien maratoia egongo da, hainbat ipuin kontalariren eskutik. Ekimen honen helburua ahozkotasunari garrantzia ematea izango da. Saguganbarako Itsaso Gangoitiak azaldu duen bezala, "ipuin kontalariek, azokan saltzeko produkturik ez, baina urtean zehar euskara, euskal kultura eta literatura herririk herri zabaltzen dabelako otu jaku gurera gonbidatu eta maratoia egitea". Gogoratu duenez, "ahozkotasuna kultura kontsumitzeko beste modu bat DA!".

Goizeko 11:00etatik hasita, honako egitaraua izango dugu:

11.00 Lur Korta. Ipuin kontaketa: "Aurorita beti polita".

12.00 Dorleta Kortazar. Ipuin kontaketa: "Heldu eskutik".

13.00 Maite Franko. Ipuin kontaketa: "Jateko moduko ipuinak".

16.00 Mireia Delgado. Ipuin kontaketa: "Maletatik irtendako ipuinak".

17.00 Aitor Mtz Vinagret. Ipuin kontaketa: "Kokitoren amona".

Azkenik, eguna borobiltzeko, 18:00etan orri markatzaileak egiteko tailerra egingo dute, Berbaro elkarteak antolatuta.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT