54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Ikasle Goiza. Hitzik gabe gelditu ziren ipuinak. Tailerra.

      

Tailerraren helburua haurren imajinazioa eta gaitasun narratiboak lantzea izango da. Horretarako, hainbat ilustrazio dituzten txartelak erabiliko ditugu, eta material hau baliatuz ipuin bat sortu beharko dute.

Behin ipuina landuta dutela, ipuinei musika jartzen lagunduko diegu, horretarako ipuinen zati bakoitzak transmititzen diena zehaztu eta horren arabera ipuinaren soinu banda sortuko dute.

Aurrez izan eman duten ikastetxeek parte hartuko dute. 

Itzuli