Irailaren 16tik urriaren 14ra aktibatuko dugun galdetegia betez gune honetarako aurkezpen proposamenak bideratu ditzakezu.

Familia osoari eskainitako espazioa da. Umeentzako sortzen diren produktu, ikuskizun, tailer eta bestelakoen "ganbara" da.

Ume eta gazteak, nagusien transmisioaren bitartez, euskal kulturara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera ematen duen gunea.

Egitarauan 30-60 minutuko aurkezpenak egiteko aukera dago.

150 ikuslerentzako lekua egokituko da. Eszenatokia jarriko da (6 m. zabaleran, 3 m. sakoneran eta 0,40 m.ko altuera), ordenagailua, proiektorea, soinua (mikrofonoak eta musika) eta bestelakoak (mahaia eta aulkiak) izango dira oinarrizko azpiegitura.

Kontuan izan: eskaria luzatzeak ez duela lekua ziurtatzen. Saguganbarako arduradunen baieztapena beharrezkoa izango da.

IZENA EMAN

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT