Saguganbara
Magiaz eta irudimenez betetako lekua da Saguganbara. Euskal kulturaren transmisiorako gunea, hizkuntzarekin jolas egitekoa.
Areto bi ditu:
- Txikia: Sormen tailerrak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak izaten dira bertan.
- Handia: Urtean argitaratutako liburu, diska eta sormen lanen aurkezpen saioak egiten dira.
Antolatzailea: Berbaro
Non: Elkartegian, Landako Gunetik 30 metrora